49. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile izateko berrogeita hamar lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

2010eko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 17koan, argitaratu zen probak gainditu eta deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena, bertan sartuz Alfonso Zoco Lampreabe jauna eta María Reyes Martínez Alegría andrea.

Izendapenerako beharrezkoak diren agiriak aurkezteko 30 egun naturaleko epea igarota, Alfonso Zoco Lampreabe jaunak eta María Reyes Martínez Alegría andreak ez dituzte agiri horiek aurkeztu. Beraz, deialdiaren 7.4 oinarriari jarraikiz, bidezko da lanpostu huts horiek epaimahaiak igorritako izangai gaindituen zerrendan hurrengo dauden izangaiekin betetzea. Hala, izendapenaren hasierako proposamena osatzeko, Susana Peña Mascarell andrea eta Gonzalo Eraso Salanueva jauna sartuko dira bertan, horiek baitira gaindituen zerrendan aurretik proposatutako izangaien ondoren daudenak.

Izendapen proposamen osagarri hau argitaratu eta hurrengo 30 egun naturalean, orain proposatu diren izangaiek deialdiaren 7.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Iruñean, 2011ko otsailaren 25ean.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F1103589