48. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udaleko Zerbitzuko burua izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko

Iruñeko Udalaren Lehendakaritza Alorreko zuzendariak deialdia onetsi zuen 2011ko otsailaren 15ean; hona hemen oinarriak:

OINARRIAK

1.-Xedea.

Aditzera ematen da deialdia egin dela, Iruñeko Udaleko Zerbitzuko burua izateko lanpostu huts bat betetzeko. Lanpostua Hiri Kontserbazioko Alorrari dago atxikirik eta zenbaki hau du plantilla organikoan:
300.500-7.

2.-Aplikatu beharreko arauak.

Lehiaketa hau ondoko arauei jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aplikatzeko arauak, hura garatu eta betearazteko asmoz lanpostuak betetzeari buruzko azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamendua, merezimenduen baremoei buruz Tokiko Gobernu Batzordeak 2005eko azaroaren 22an emaniko erabakia, eta deialdiaren oinarriak.

3.-Betebeharrak.

Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekuz aldatzeko lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, ondoko betebeharrak bete beharko dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetzeko orduan:

a) Iruñeko Udaleko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) C maila edo taldekoa izatea.

Nahitaezko eszedentzian edo lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioek zilegi izanen dute, halaber, lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen betebeharrak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betiko esleituko zaie.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inolaz ere ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

4.-Ordainsariak.

Lekuz aldatzen diren langileek gaur egungo xedapenek esleitzen dizkieten ordainsariak jasoko dituzte.

5.-Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

a) Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek dagokien eskabidea aurkeztu beharko dute Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 idatz-zatian aurreikusiriko edozein baliabideren bidez, hamabortz egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta beraietan izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko jarritako epea amaitzen den egunean.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

Eskabideak aurkezteko epea ezin da luzatu.

b) Eskabidearekin batera, deialdian ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu behar dira, behar bezala kautoturik.

6.-Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea buruturik, Iruñeko Udaleko Lehendakaritza Alorreko zuzendariak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du hurrengo bortz egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin eta akatsak zuzen ditzaketela.

Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Iruñeko Udaleko Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak oposizio-lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta haiek ebatzirik, Iruñeko Udaleko Lehendakaritza Alorreko zuzendariak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

7.-Epaimahaiko kideak.

Lehiaketa kalifikatzeko epaimahaian hauek izanen dira:

-Mahaiburua: Ignacio Polo Guilabert, Hiri Kontserbazioko zinegotzi delegatua.

Ordezkoa: Eduardo Palacios Sureda, Funtzio Publikoko zinegotzi berezia.

-Mahaikidea: Oscar Esquíroz Noble, Hiri Kontserbazioko Alorreko zuzendaria.

Ordezkoa: José Reyes Alcacer, Mugikortasun Alorreko zuzendaria.

-Mahaikidea: Elena Camarero Mate, Eremu Publikoko Obren Zerbitzuko burua.

Ordezkoa: Ignacio Apezteguía Luquin, industria ingeniari teknikoa.

-Mahaikidea: Iruñeko Udaleko Administrazioko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak izendatua.

Ordezkoa: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

-Mahaikide idazkaria: Javier Barace Egaña jauna, Hiri Kontserbazioko Alorreko idazkari teknikoa.

Ordezkoa: Francisco Linero Palacios, Proiektu Estrategikoetako Alorreko idazkari teknikoa.

8.-Merezimenduen kalifikazioa.

Epaimahaiak ondoan doan baremoaren arabera baloratuko ditu izangaien merezimenduak:

a) Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuak: gehienez 35 puntu.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: gehienez 25 puntu.

Izangai bakoitzak aurreko bi atalei dagokienez alegatu eta frogatutako merezimenduak, II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

Merezimendu guztiak, administrazio publikoetan egindako zerbitzuenak barne, agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean. Iruñeko Udaleko emaniko zerbitzuei buruzko merezimenduak, baina, ofizioz egiaztatu beharko ditu administrazio horrek.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

c) Txosten psikoteknikoa: gehienez 15 puntu.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Zerbitzuak, egoki diren probak egin ondoren, txosten psikotekniko bat emanen du lehiatzaile bakoitzari buruz. Horretan, norbera deialdiaren xede den lanpostuaren izaera eta ezaugarriei nola egokitzen zaien baloratuko da. Zerbitzu horrek txosten psikoteknikoan izangai bakoitzari ematen dion puntuazioa lotzailea izanen da epaimahaiarentzat.

d) Lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba teorikoa eta praktikoa: gehienez 25 puntu.

Proba hori baztergarria izanen da. Gutxienez ere 12,50 puntu behar dira gainditzeko. Lehenengo ariketa izanen da, epaimahaiak proposaturikoa, III. eranskineko gai-zerrendako edukiak izanen dituena, eta bigarren ariketa, praktikoa, lanpostuaren eginkizunei lotua, eta Udalaren Ibilgailu Parkeko zerbitzuaren antolamendu eta funtzionamenduari buruzkoa.

Puntuazio osoan berdinketa gertatuz gero, administrazio publikoei zerbitzuak ematen antzinatasun handiena dutenen aldeko erabakia hartuko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

Lehiaketaren atalen kalifikazioa burutu ondoan, epaimahaiak Lehendakaritza Alorreko zuzendariari igorriko dio proba praktikoa gainditu duten izangaien zerrenda, izangai bakoitzak lehiaketaldiaren atal guztietan lortutako puntuazioarekin batera, eta bortz eguneko epea ezarriko du izangaiek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten oro alega dezaten.

9.-Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Epaimahaiak, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoan, izangaien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Iruñeko Udaleko iragarki oholean, eta lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, Iruñeko Udaleko Lehendakaritza Alorreko zuzendariari igorriko dio espediente osoarekin batera, hark behar den ebazpena eman dezan, hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari dagokionez.

10.-Lanpostu hutsak hautatzea.

Lehendakaritza Alorreko zuzendariak, ebazpen bidez, lehiaketan puntuazio altuena lortu duen lehiatzaileari esleituko dio dagokion lanpostua eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

Lehiatzaileak esleipenaren ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du esleitutako lanpostuaz, non eta bertan jabetza hartzeko bertze data bat ezartzen ez duen ebazpen horretan.

11.-Aurkeztutako agiriak.

11.1. Izangaiek, baldin eta erreklamazio edo errekurtsorik jartzen ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratzen ahalko dituzte, halaxe eskatu ondotik. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da. Epe hori izendapenaren ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabetera hasiko da.

11.2. Aurreko atalean ezarritako epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, izangaiak agiriak berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da eta, beraz, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsitu eginen dira.

11.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkezten baldin bada, aurkeztutako agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak eramaten ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

12.-Errekurtsoak.

Deialdi honen, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2011ko otsailaren 15ean.-Lehendakaritza Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

1. ERANSKINA

IZENA

ADINEZ NAGUSIA

N.A.N./NORTASUN AGIRIA

JAIOTEGUNA (EGUNA/HILABETEA/URTEA)

NON JAIOA (UDALERRIA/PROBINTZIA)

NAZIONALITATEA

EGUNGO HELBIDEA (KALEA, ZENBAKIA, ESKAILERA, SOLAIRUA)

POSTA KODEA/HERRIA

SAKELAKO TELEFONOA

TELEFONO FINKOA

-Datu administratiboak:

Egoera administratiboa:

a) Egungo lanpostua.

[ ] Jardunean.

[ ] Zerbitzu berezietan.

[ ] Eszedentzia berezian.

(X batez markatu dagokion kontzeptua).

b) Egungo destinoa.

Honako hau izenpetzen dudan honek adierazten dut, eskabideak aurkezteko azken egunean, eskaturiko baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

Eskabidearekin batera, deialdian parte hartzeko eskatzen diren agiriak eta alegatu ditudan merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu ditut, .......(e)tik ........... (e)ra numeratuak baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

ESKATZEN DUT:

Iruñeko Udaleko Zerbitzuko burua izateko lanpostua lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela (deialdia ...... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, .........(e)an):

DATUEN BABESA. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabili ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Karrika Nagusia, 1, 31001-Iruña).

Iruñean, 20...ko ................ (a)ren .... (e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

MEREZIMENDUEN BAREMOA, IRUÑEKO UDALEKO ZERBITZUKO BURUA IZATEKO LANPOSTU BAT EDO BALIOKIDEA BETETZEKO LEHIAKETAN

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) atala. Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuak:

1. Deialdi honetako maila/talde eta titulazioko lanpostuetan, edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak: puntu bat urte bakoitzeko.

2. Edozein administrazio publikotan, aurrekoak ez bezalako lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,37 puntu urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Deialdia argitaratu ondoan egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu, egoera horietan sartu aurretik zuen lanpostuan egindako zerbitzuak bezala kontatuko dira. Horri dagokionez, ez da kontuan hartuko 96/1997 Foru Dekretuaren babespean bere prestakuntza eta hobekuntzarako jarduketetan egin duen denbora, atal honen 1. puntuan xedatuaren arabera baloratuko baitira.

5. Honako a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 35 puntukoa izanen da.

b) atala. Prestakuntza, irakasle eta ikerketa lana eta beste merezimendu batzuk:

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 15 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza ekintzetan, irakastorduen zatikiak proportzionalki kalkulatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo on iritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barruan antolatutakoak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2. Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan hartuz lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak herri, eskualde, nazio edo nazioarteko maila duen.

3. Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatzea eta/edo halakoetan irakasle gisa parte hartzea: gehienez 2 puntu, haien iraupenaren arabera epaimahaiak baloratu beharrekoak.

4. Titulu eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatu ez direnak: gehienez ere, 2 puntu.

5. Doktore edo lizentziatu maila, deialdian eskatutako titulazioari buruz: gehienez ere, 2 puntu.

6. Beste merezimendu batzuk, epaimahaiak baloratu beharrekoak: besteak beste, sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako beka edo egonaldiak, edo kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan parte hartzea: gehienez ere, 2 puntu.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduek deialdiko lanpostuarekin zuzeneko zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira.

2. Baremoaren b) atal honetako gehieneko puntuazioa 25 puntukoa izanen da.

III. ERANSKINA

1. gaia.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea: Nafarroako toki entitateen zerbitzuko langileria-Xedapen orokorrak.

2. gaia.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea: Kontratazioa.

3. gaia.-Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea: prozedura eta irizpideak, hornidura eta laguntza kontratuak esleitzerakoan.

4. gaia.-Langileriaren kudeaketa: oporrak, lizentziak eta baimenak. Laneko istripuen tramitazioa.

5. gaia.-Makineriaren eta ibilgailuen erregaien kudeaketa.

6. gaia.-Zerbitzuko horniduraren kudeaketa: bulegoko materiala, garbiketako materiala, botikineko materiala.

7. gaia.-Olioak eta lubrifikatzaileak: hornidurak, olioztatzea eta hondakinen kudeaketa.

8. gaia.-Udaleko langileriaren laneko jantzien kudeaketa.

9. gaia.-Makineria autopropultsatuen eta ibilgailuen aseguruak tramitatzea.

10. gaia.-Jarduketa eta konponketa lanak, makineria autopropultsatuen eta ibilgailuen istripuetan.

11. gaia.-Ibilgailu baten kostu ekonomikoa, bere bizi osoan zehar: haien parametroen analisia.

12. gaia.-Horniduren kontratazioa, makineria autopropultsatuen eta ibilgailuen renting eta leasing sistemak, haien ezaugariak, kostuen eta errentagarritasunen analisi konparatzailea.

13. gaia.-Agiriak, ordezko piezak, tresnak eta ibilgailuen osagarriak indarrean dagoen araudiari jarraikiz.

14. gaia.-Ibilgailuen Azterketa Teknikoa: I.A.T.ko txartela, aztertutako elementuak, akats motak, erreforma garrantzitsuak.

15. gaia.-Konponketak eta mantzentze-lanetako azterketak, ibilgailu baten motorrean: banaketa eta lubrikatzea.

16. gaia.-Makineria autopropultsatuen eta ibilgailuen altak, bajak eta kokapeneko barne aldaketak tramitatzea.

17. gaia.-Garraio elementuen balio-galera. Makineria autopropultsatuen eta ibilgailuen amortizazioa kalkulatzeko sistemak.

18. gaia.-Udalaren Ibilgailu Parkearen eta Udaleko Alor eta Zerbitzuen arteko koordinazioa, makineria autopropultsatuen eta ibilgailuen kudeaketari dagokionez.

19. gaia.-Udalaren Ibilgailu Parkearen kudeaketa elur eta izozteei aurre egiteko Larrialdietarako Plan Orokorrak Iruñerako duen programan.

20. gaia.-Udalaren Ibilgailu Parkearen kudeaketa Sanferminetako Larrialdietarako Plan Orokorrean.

Iragarkiaren kodea: L1103050