48. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzea.

Fermín García Vicentek, Virginia Zabaleta Artazcozek eta Jesús Ochoa Garcíak gora jotzeko errekurtsoa jarri dute Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 2165/2010 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoetan sartu eta igotzeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuen kidegoetan sartzeko hautapen prozeduretan probak gainditu zituzten izangaien zerrendak onetsi ziren, kidegoen, espezialitateen eta hizkuntzaren arabera. Hori dela eta, "Teknologia" espezialitatean (gaztelania) parte hartu zuten izangaiei adierazten zaie goian aipatutako errekurtsogileek eskatzen dutela prozedura baliogabetzeko. Hori horrela, interesdunek 10 egun balioduneko epea dute, jakinarazpen hau argitaratzen denetik hasita, behar izatera, Hezkuntzako Idazkaritza Tekniko Nagusian dagoen espedientea ikusteko eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko.

Iruñean, 2011ko otsailaren 28an.-Idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1103765