48. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2011ko plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko Batzar Orokorrak, 2011ko otsailaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea, 2011ko ekitaldiko aurrekontuarekin eta hura betearazteko oinarriekin batera, 2011ko ekitaldiko plantilla organikoa, eranskinean heldu baita.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxe honetako iragarki oholean agertuko da, eta hamabortz egunez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 2011ko plantilla organikoa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Orisoainen, 2011ko otsailaren 11n.-Alkate udalburua, Pedro Leoz.

ERANSKINA

Funtzionarioak:

Lanpostua: idazkaria. Kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %51. Egoera: hutsik.

Lan-kontratudunak:

Lanpostua: administrari-ofiziala. Kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarria: lanpostukoa: %17, diruzaintzakoa: %5. Egoera: jardunean.

Lanpostua: administrari laguntzailea. Kopurua: 2. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %17. Egoera: 2 jardunean.

Izenen zerrenda:

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda.

-M. Mar Lapieza Antón. Idazkaria.

Lan-kontratudunen izenen zerrenda.

-Susana Jiménez Maestre. Administrari-ofiziala.

-Agurtzane Arrillaga Aldalur. Administrari laguntzailea.

-Cristina Arregui Pérez. Administrari laguntzailea.

Iragarkiaren kodea: L1102855