48. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Aldaketa xehakatua Udal Planean. Hasierako onespena

Puiuko Udalak, 2011ko otsailaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea David Vallejo Aisak sustaturiko aldaketa xehakatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 72. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan aurreikusitakoari jarraikiz, agindu da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan, jendaurrean hilabetez egon dadin. Epe horretan espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan eta bidezkoak juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Puiun, 2011ko otsailaren 22an.-Alkate udalburua, Pedro Leoz.

Iragarkiaren kodea: L1103432