48. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Aldaketa Udal Planaren determinazio xehakatuetan.
Behin betiko onespena

Puiuko Udalak, 2011ko otsailaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea determinazio xehakatuetan (271. lurzatia, 1. poligonoa) José Ramón Muro Lafuentek sustatu duen aldaketa. Aldaketa hori, okerrez, egiturazko aldaketa gisa hasi zen (2010eko 107. Nafarroako Aldizkari ofiziala, irailaren 3koa).

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Puiun, 2011ko otsailaren 22an.-Alkate udalburua, Pedro Leoz.

Iragarkiaren kodea: L1103428