48. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Puiuko 1. poligonoko 154. lurzatiaren desafektazioa.
Hasierako onespena

Puiuko Udalak, 2011ko otsailaren 21eko osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batez onestea Puiuko 1. poligonoko 154. lurzatiaren desafektazioa, San Larumbe kaleko 2an baitago, eskola zaharrak eta maisu-maistren etxebizitzak dauden tokian.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 103 eta 104. artikuluen arabera eta Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuko 12 eta 13. artikuluei jarraikiz, agindu da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan, jendaurrean hilabetez egon dadin. Epe horretan espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan eta bidezkoak juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Puiun, 2011ko otsailaren 22an.-Alkate udalburua, Pedro Leoz.

Iragarkiaren kodea: L1103392