48. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena: 08/2010

Aurrekontuan aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2011ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Aurrekontuko 08/2010 aldaketa: Kreditu gehikuntza.

-Gastu goititua:

IX. kapitulua: Finantza-pasiboak: 2.380,79 euro.

-Finantzabidea, deuseztatze bidezko beheititzea:

I. kapitulua: Langileria gastuak: 2.380,79 euro.

Monteagudon, 2011ko urtarrilaren 28an.-Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1103068