48. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

100/2011 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "AM-273172 Uraren goi hornidura Argiñaritzera, Etxarrenera eta Girgillaora" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena. Iruñerriko Mankomunitateak sustatu du proiektua.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 113/2010 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen hamabost egunez Iruñerriko Mankomunitateak sustatutako proiektu hori, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Halaber, proiektuaren onura publikoaren adierazpena eta ukitutako ondasunak okupatzeko beharra berretsi ziren. Era berean, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren martxoaren 24ko 195/2010 Ebazpenaren bidez, aipatutako proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda handitu zen, eta jendaurrean jarri zen beste hamabost egunez.

Jendaurreko bi epe horiek igarota, ez zenez inolako alegaziorik aurkeztu, Toki Admnistrazioko zuzendari nagusiaren abuztuaren 4ko 502/2010 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen aipatu proiektua.

2010eko abenduaren 27ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak adierazi zuen presakoa zela proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "AM-273172 Uraren goi hornidura Argiñaritzera, Etxarrenera eta Girgillaora" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Beraskoaingo Udaleko alkateari dei egitea, 2011ko martxoaren 22an Beraskoaingo Udaletxean ager daitezen, okupatu aurreko aktak eta, hala bada, ukitutako ondasun eta eskubideak behin betiko okupatzekoak egiteko. Iruñerriko Mankomunitateak sustatu du proiektua.

2. Ekitaldi horretara ukitutako pertsonek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

3. Francisco Javier Lachén Barbería eta Jon Urteaga Alameda jaunak eta Alexia Mauleón Goñi andrea Administrazioaren ordezkari izendatzea, haietako edozeinek okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

4. Raquel Ripa Azanza eta Karmentxu Iñarrea Erreguerena andreak, haietako edozein, administrazioko peritu izendatzea.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Beraskoaingo eta Girgillaoko udaletako eta Etxarren Girgillaoko eta Girgillaoko kontzejuetako iragarki oholetan argitaratzea, bai eta Iruñerriko Mankomunitatekoan ere, eta ukituriko titularrei jakinaraziko zaie, banakako zitazio zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea den kasuetarako.

6. Ebazpen hau igortzea Girgillaoko eta Beraskoaingo Udaletara, Etxarren Girgillaoko eta Girgillaoko kontzejuetara eta Iruñerriko Mankomunitatera.

Iruñean, 2011ko otsailaren 24an.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Pedro Blas Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: F1103514