48. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2011ko otsailaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun azterlana, Arreko 15. poligonoko 93. lurzatiari dagokiona, Arreko Irungo etorbideko 32ko jabeen elkarteak sustaturik.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Ezkabarten, 2011ko otsailaren 22an.-Alkatea, Carola Gutiérrez Collazos.

Iragarkiaren kodea: L1103437