48. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Aldaketa udal ordenantzan, Zarrakazteluko Udalean, datuak babestearen gaineko arauak aplikatuz, datu pertsonalen fitxategiak sortzeari buruzkoan

Zarrakazteluko Udalak, 2010eko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batean eta behar den gehiengoa izanik, onetsi egin zuen Zarrakazteluko Udalean, datuak babestearen gaineko arauak aplikatuz, datu pertsonalen fitxategiak sortzeari buruzko udal ordenantzako aldaketa, biztanleen udal erroldaren eta kirol instalazioen fitxategien aldaketari eta bideozaintzako fitxategiaren sorrerari dagokiena.

Argitara ematen da, 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari jarraikiz, 30 egun balioduneko epean interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara.

Zarrakaztelun, 2011ko otsailaren 23an.-Alkatea, Julio E. Prieto Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L1103390