48. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Udal hilerriari buruzko ordenantza fiskala. Behin betiko onespena

Buñuelgo Udalak, 2010eko abenduaren 16an eginiko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Buñuelgo udal hilerriko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Aurreko erabakia 2011ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 13an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/2011 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Buñuelen, 2011ko otsailaren 18an.-Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

ORDENANTZA FISKALA, BUÑUELGO UDAL HILERRIKO ZERBITZUAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

OINARRIA

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

ZERGAPEKO EGINTZA

2. artikulua. Zergapeko egintza da udal hilerriko zerbitzuak egiteko tasa, horma-hilobien, panteoietarako lurren eta kolunbarioen esleipenari dagokionez

SUBJEKTU PASIBOA

3. artikulua. Esleipena eskatzen duen pertsona natural edo juridikoak ordaindu beharko du dagokion tasa, subjektu pasibo gisa.

ZERGA-OINARRIA

4. artikulua. Zerga-oinarria zehazteko, kontuan hartuko da zein den egindako zerbitzua, ondoko tarifetan adierazitako zenbatekoen arabera.

TARIFAK

5. artikulua. 2010. urtean honako tarifak erabiliko dira:

-Horma-hilobiak:

  • Aldi baterako lagapena (99 urte): 522,50 euro.

_Panteoietarako lurra:

  • Aldi baterako lagapena (99 urte): 522,50 euro/m².

-Kolunbarioak:

  • Aldi baterako lagapena (99 urte): 380,00 euro.

KOLUNBARIOAK ETA HORMA-HILOBIAK ESLEITU
ETA ESKUALDATZEKO ARAUAK

6. artikulua.

1. Gehienez ere bi kolunbario edo horma-hilobi esleitu ahalko dira, eta ezin da erreserba gehiagorik egin etorkizunean erabiltzeko asmoz.

2. Esleipena egiteko, eskabide ordenari hertsiki lotuko zaio.

3. Partikularren arteko eskualdaketa edo lagapena eginez gero, unean uneko tarifaren %50 ordainduko zaio Udalari, lagapen-hartzailearen kontura.

KOLUNBARIO ETA HORMA-HILOBIEN ERABILERA

7. artikulua.

1. Kolunbarioak hobitik behar bezalako baimenarekin ateratako gorpuzkiak gordetzeko erabiliko dira soilik, eta gorpuzkietarako kutxak erabiliz betiere, baita hilotzak, giza hondarrak eta gorpuzkiak erraustetik heldu diren errautsen kutxak gordetzeko ere.

2. Gorpuzkien kutxak eta errautsen kutxak gordetzeko baimena emanen da harik eta kolunbarioaren edukiera bete arte.

3. Kolunbarioak ixteko hilarrietan bereziki galarazita daude mentsulak, landareontziak eta antzeko objektuak paratzea, loreontzi edo pitxerrrak izan ezik.

4. Nolanahi ere, gorpuzkiak ateratzeko horma-hilobiak eta kolunbarioak ireki baino lehen, Udalari jakinarazi beharko zaio.

SALBUESPENAK

8. artikulua. Ez da tasarik sorraraziko hilerrian ehortzi eta hilerria apaindu, zaindu eta begiratzeko zerbitzu orokorrengatik.

SORRARAZPENA

9. artikulua. Kargari lorturiko zerbitzuak egiten hasten direnean sorrarazten da tasa eta hura ordaindu beharra sortzen, hau da, zerbitzuen esleipena egiten denean.

SARBIDEA

10. artikulua. Ordenantza honi jarraikiz eska daitezkeen eskubideak zerbitzua egin aurretik edo aldi berean ordaindu beharko dira, Udal Diruzaintzan ordaindu ere, eskatzaileak behar den baimena jaso eta gero.

ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK

11. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, bai eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari ere.

AZKEN XEDAPENA

Honako ordenantza fiskal honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta berariaz aldatu edo ezeztatu arte egonen da indarrean.

Iragarkiaren kodea: L1103160