48. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Udalaren San Gregorio zahar etxeko egoiliarren tasak

Buñuelgo Udalak 2010eko urriaren 5eko osoko bilkuran berretsi egin zuen Udalaren San Gregorio zahar etxeko gobernu batzarrak 2010eko irailaren 29an hartu erabakia, zeinaren bidez hasiera batean onetsi baitziren zerbitzu hauen tasak: mendekotasun handia duena edo 2. graduko mendekotasun larria duena Concerdep gabe eta 1. graduko mendekotasun larria duena Concerdep gabe.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, hasierako onespena 2010eko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 22an, argitaratu ondotik, eta ez da erreklamazio edo oharrik aurkeztu; beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.

Buñuelen, 2011ko otsailaren 18an.-Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

CONCERDEP PROGRAMARIK GABEKO EGOILIARREN
TASEN TARIFAK

-Mendekotasun handia duena edo 2. graduko mendekotasun larria duena Concerdep gabe: 1.403,40 euro hilean.

-1. graduko mendekotasun larria duena Concerdep gabe: 1.035,66 euro/hilabetea.

Iragarkiaren kodea: L1103159