48. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

2011ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Beraskoaingo Udalak, 2011ko otsailaren 17an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2011ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Beraskoainen, 2011ko otsailaren 22an.-Alkatea, José Javier Fernández Sola.

Iragarkiaren kodea: L1103297