48. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

2010eko ekitaldiko kontuak. Onespena

Beraskoaingo Udalak, Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, 2011ko kontuen espedientearen aldeko txostena eman zuen, 2011ko otsailaren 17an egin osoko bilkura arruntean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 273. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 242. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Beraskoainen, 2011ko otsailaren 22an.-Alkatea, José Javier Fernández Sola.

Iragarkiaren kodea: L1103294