48. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

270/2011 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak abenduaren 23an emandako 1930/2010 Ebazpenaren akatsak zuzentzen dituena. Azken ebazpen honen bidez onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailea O.L. (Informatika Zerbitzua), Hezkuntza Berrikuntzaren Goi Mailako Ikastegiari atxikia, izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak abenduaren 23an emandako 1930/2010 Ebazpenak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailea O.L. (Informatika Z.), Hezkuntza Berrikuntzaren Goi Mailako Ikastegiari atxikia, izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onesten duenak (2011ko 31. Nafarroako Aldizkari, Ofiziala, otsailaren 15ekoa), bere oinarrietan akatsak dituela erreparaturik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 105.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz akats horiek zuzenduko dituen ebazpena eman behar da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehena.-Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak abenduaren 23an emandako 1930/2010 Ebazpenaren 7.1 A.1 Oinarria zuzentzea.

Honela dioen tokian:

"Lehen proba: Nahitaezkoa eta baztertzailea izango da. Aukera anitzeko galderak deituriko motako test bat izango da, erantzun zuzen bakarreko galderak dituena, deialdi honetako I. Eranskinean ezarririko gai-zerrendan, bai berariazko atalean bai orokorrean, datozen gaien gainean. Galdetegian huts egindako erantzunak modu negatiboan balioetsi ahalko dira, probak hasi baino lehenago epaimahaiak erabakiko duen proportzioan. Proba hau egiteko denbora, gehienez ere, bi ordukoa izango da".

Honela esan behar du:

"Lehen proba: Nahitaezkoa eta baztertzailea izango da. Gaiak garatzeko galderak dituen galdetegi bat izango da. Gaiak II. eranskinean biltzen dira, bai berariazko atalean bai orokorrean. Proba hau egiteko denbora, gehienez ere, bi ordukoa izango da".

Bigarrena.-Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak abenduaren 23an emandako 1930/2010 Ebazpenaren 7.1 A.3 Oinarria zuzentzea.

Honela dioen tokian:

"Hirugarren proba: Nahitaezkoa eta baztertzailea izango da. Epaimahaiak proposatuko duen kasu teoriko-praktiko bat, gai zerrendan agertzen diren gaiekin lotura duena, bai eta lanpostuari dagozkion eginkizunekin ere. Laugarren proba egiteko epea ez da 2 ordutik gora luzatuko. Izangai bakoitzak irakurri eta defendatuko du ariketa hau epaimahaiaren aurrean, jendaurreko ekitaldian".

Honela esan behar du:

"Hirugarren proba: Nahitaezkoa eta baztertzailea izango da. Epaimahaiak proposatuko duen kasu teoriko-praktiko bat, gai zerrendan agertzen diren gaiekin lotura duena, bai eta lanpostuari dagozkion eginkizunekin ere. Hirugarren proba egiteko epea ez da 2 ordutik gora luzatuko. Izangai bakoitzak irakurriko du ariketa hau Epaimahaiaren aurrean, jendaurreko ekitaldian."

Hirugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.-Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2011ko otsailaren 16an.-Errektorea, Julio Lafuente López.

Iragarkiaren kodea: F1103761