48. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

2010eko aurrekontuan aldaketak egiteko 34. espedientea.
Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2011ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 26an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

-Kreditu bereziak:

34/10 espedientea.

1-442-62100 Lurpeko edukiontziak kokatzeko obrak.: 41.000,00 euro.

Finantzabidea: gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

1-870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 41.000,00 euro.

Baztanen, 2011ko otsailaren 21ean.-Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L1103275