48. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

Ediktua. Larreen zuzeneko esleipena herritarren artean

Armañantzasko Bizilagunen Batzarrak, 2011ko otsailaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen hamabost eguneko epea zabaltzea eskubidea dutela uste dutenek eskabidea egin dezaten udalerri honetako larreen herritarren arteko zuzeneko esleipenean parte hartzeko.

Halaber, erabaki zuen herritarren arteko zuzeneko esleipenaren prozedura bukaturik, ez bada esleipenik gertatzen, enkante publikoaren bidezko esleipena eginen dela, noiz eta 2011ko martxoaren 29an, 13:00ean, Armañantzako Herriko Etxean, hori guztia horretarako propio onetsitako baldintza agiriari jarraikiz. Esleipena zortzi urteko izanen da.

Espedientea interesdunen eskura dago, Udalaren Idazkaritzan.

Armañantzasen, 2011ko otsailaren 17an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1103069