48. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Tasa, prezio publiko eta udal zergei dagozkien karga-tasak,
2011ko ekitaldian indarra izanen dutenak

Aresoko Udalak, 2011ko otsailaren 16an egin osoko bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

1.-Karga-tasak, 2011. urtekoak.

1.1.-Kontribuzioa eta zergak:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,20.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,60.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, J.E.Z.: %1,4.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,5.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

  • 5 urte bitarte: %2,2.
  • 10 urte bitarte: %2,1.
  • 15 urte bitarte: %2.
  • 20 urte bitarte: %2.

1.1.-Tasak:

-Saneamendua:

35 euro, hirigunean dauden etxebizitza eta/edo instalazioentzat bakarrik.

-Ur hornidura:

1.-Hirigunean dauden etxebizitza eta abarrentzat: 40 euro.

2.-Kontagailua duten etxe eta instalazioetan, kontsumoaren arabera kobratuko da, eskala honekin bat:

  • 666,66 m³ bitarte: 0,40 euro/m³.
  • 666,66 m³-tik gora: 0,60 euro/m³.
  • Gutxieneko kontsumoa: 53 euro.
  • Hargune berria paratzeko tasa: 135 euro.

-Hirigintzako agiriak tramitatzea:

Hirigintzako agiriak tramitatzeko prentsan argitaratu behar diren iragarkien kostua sustatzaileen kontura izanen da.

1.2.-Prezio publikoak:

WI-FI zerbitzuaren prezio publikoa:

Aresoko Udalaren WI-FI sarean erregistratuak dauden zergadun guztiei 60 euro kobratuko zaie zerbitzu horren aldera.

2.-Erabaki honek 2011. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

3.-Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baino lehen eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien sailari zuzendua, 26/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baitira.

Areson, 2011ko otsailaren 18an.-Alkatea, Mikel Baraibar Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L1103118