48. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Herrilur bat Industrial Piscícola Navara, S.A.-Navarra Food, S.A.ri doan lagatzeko eta hura, bere ondasun eta eranskin guztiekin batera, itzultzeko ebazpenaren espedientea. 9. poligonoko 195-B lurzatian eta 13. poligonoko 1-B lurzatian dago eta 4.437,50 metro koadroko azalera du. Behin betiko onespena

"Udal honek, 2011ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1.-Zufiberri alderdian arrain-haztegirako egindako 4.437,50 metro koadroren doako lagapena azkenekoz bukatutzat deklaratu eta erabakitzea. Lagapen hori Ameskoaberreneko Udaleko Hogeiko Batzar jada iraungiak erabaki zuen, 1958ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, Industrial Piscícola Navarra, S.L. enpresaren alde, gaur egun Navarra Food, S.A.k zuzendua eta haren titulartasunekoa. Izan ere, dudarik ez da arrain-haztegiaren jarduera utzi dela-eta ez du betetzen ezarritako modua edo karga, hau da, arrain-haztegiaren dedikazio iraunkorra izatea. Beraz, desagertu denez lurraren doako lagapena egitea justifikatzen zuen arrazoia, udal ondarera itzuliko da ondasun eta eranskin guztiekin.

2.-Onestea aipatu lurra, bere ondasun eta eranskin guztiekin, behin betikoz itzultzea. Hona hemen haren egungo ezaugarriak, katastroaren arabera:

a) Lurzoru urbanizaezinean kokatutako lurra, Entziola eta Diseminado alderdietan, zehazki 9. poligonoko 195-B lurzatian eta 13. poligonoko 1-B lurzatian, 4.437,50 metro karratuko azalera duena. Hartzen dituen eremuak ondoko zehaztapenei erantsitako planoan zehazten dira:

-Igerilekuen aldea edo eremua, 3.392,72 metro karratuko azalerarekin; bertan dira putzuak, pasabideak eta hormigoizko hobia.

-Sarbidearen aldea edo eremua, 861,10 metro karratuko azalerarekin; bertan jabari edo erabilera publikoko bidea dago, instalazioetara sartzeko.

-Biltegiaren aldea edo eremua, 183,68 metro karratuko azalerarekin; lanabes eta materialak biltegiratzeko eraikinaren eraikuntzarako (8,2 metro lineal zabaletara bider 22,4 metro lineal luzetara).

b) Lur horren mugak hauek dira: iparraldetik, "Trouw España, S.A." enpresaren finka, inskribatua dago Ameskoabarreneko Udaleko 42. liburuko 109. orrialdean, 1.713. finka, zortzigarren inskripzioa, artxiboko 3.221 liburukian, betiere Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan eta bere barrutian diren datuen arabera, eta, orobat, muga egiten du iparraldetik Artatzako Kontzejuaren jabetzako finkarekin, 9. poligonoko 195-B lurzatian baitago; hegoaldetik, Ameskoabarreneko Udalaren jabetzako finkarekin, 13. poligonoko 1-B lurzatian baitago; ekialdetik, jabari edo erabilera publikoko bidearekin eta mendebaldetik, Ameskoabarreneko Udalaren jabetzako finkarekin, 13. poligonoko 1-B lurzatian baitago, eta Urederra ibaiarekin.

3.-Ondasun higiezin horren idatzoharra eta inskripzioa egitea Ameskoabarreneko Udalaren ondasunen inbentarioan eta Lizarrako Jabetza Erregistroan, egindako deskribaketekin bat eta bidezko diren zuzenketekin bat, halakorik bada Artatzako Kontzejuarekin mugaketa egin ondoan ondasun horren arazketa fisiko eta juridiko zuzenerako.

4.-Udalburuari eta udal idazkariari behar bezain ahalmen handia ematea, erabaki honen ondorioetarako behar diren jarduketa guztiak egin ditzaten.

5.-Ezestea Artatzako Kontzejuak aurkeztutako alegazioa, izan ere baieztapen borondatezko bat baizik ez du adierazi, froga bakar batek ere arrazoitzen edo sendotzen ez duena, espedientean dagoen dokumentazioa inola ere ezesten ez duena; hargatik ere, bi administrazioen artean jabari publikoaren mugaketa egiteko espedientea eginen da, itzultze prozesua bururatuta.

6.-Erabaki honen berri ematea Piscícola Navarra, S.A.-Navarra Food, S.A.ri, arrain-haztegiko jardueraren titularra den aldetik, Trouw España, S.A. enpresari eta Artatzako Kontzejuari, interesdunak diren aldetik, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan daitezen, indarra duen legeriarekin bat".

Osoko bilkuran hartutako erabaki honen kontra, bide administratiboari amaiera ematen baitio, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.

Ameskoabarrenean, 2011ko urtarrilaren 27an.-Alkatea, Diego Arturo Urra Velasco.

Iragarkiaren kodea: L1103273