48. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

Abaigarko Udal Planeko aldaketaren hirigintza araudia,
1. poligonoko 358. lurzatiari dagokiona (UC5)

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoa bete dadin, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 27ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluarekin bat, argitara ematen da Abaigarko Udal Planeko aldaketaren hirigintza araudia, 1. poligonoko 358. lurzatiari dagokiona (UC5), Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren urtarrilaren 20ko 9/2011 Foru Aginduaren bidez behin betikoz onetsia.

ARAUDIA

-Lurzoruaren sailkapena:

Lurrak 2.200 m² ditu, eta hiri lurzoru finkatu gabea da, 35/2002 Foru Legearen 92. artikuluko irizpideen arabera, izan ere, ibilgailuentzako udal hiribidean barnako sarbidea daukalako, baita ur hornidurarako, saneamenduko eta hornidura elektrikorako sareak ere 50 m-tik beherako distantzian, planoetan ikusten den bezala.

U.C.-5 exekuzio unitatea da eta I. eremu homogeneoan dago, hau da, udalerriko hiri lurzoru guztia dagoen eremuan, hortaz, bertan ere aplikatzekoak izanen dira udalerriko hirigintza arau partikularrak, ordenantzak eta eraikuntzako baldintzak, baita Udal Planeko Hirigintzari buruzko Ordenantza.

Behar den planoan zehaztu dira gehieneko eta nahitaezko lerrokadurak.

-Lurzoruaren kalifikazioa:

Jarduera nagusia bizitegitarako izanen da, antolamendu berrian proposatu bezala, Udal Planean zehazturiko bateragarritasunekin. Eraikin proposatuak oraingo sarbidea osatzen duen kaleari atxikiko zaizkio

Hiri lurzoruari erantsitako 2.200 m² -etarik 1.620 m² bizitegitarako lurzati berritarako erabiliko dira, 377 m² bide eta aparkalekutarako, eta 203 m² toki ekipamendutarako.

Exekuzio unitate bakoitzean finkatutako hirigintzako aprobetxamenduari eutsiko zaio, hots, 0,6 U.A./m²-koari, esan nahi baita bizitegitarako eraikigarritasuna 0,6 m²/m²-koa izanen dela.

-Etxebizitzei buruzko determinazioak:

Ez da beharrezkotzat jotzen babes ofizialeko etxebizitzetarako erreserbarik egitea udalerria 3.000 biztanletik beheitikoa delako. Hemengo proposamena da 3 etxebizitza sortzea sustatzaileen zuzeneko ahaideendako, eta ez da, hortaz, beharrik ikusi horietako bakar bat ere babes ofizialekoa izan dadin.

-Ekipamenduko espazioei eta zerbitzukoei buruzko determinazioak:

-Espazio libre publikoak, sistema orokorrekoak:

Ez da espazio librerik utzi behar, 500 biztanletik beheitiko herria baita.

Handitu egiten da herriko sarbidea osatzen duen kaleko galtzada, bertara atxiki baitira lurzatiak, eta 2 m-ko zabalerako zerrenda eratu da aparkalekutarako, baita 1,5 m-ko espaloia ere.

-Tokiko ekipamenduak:

Gutxienez ere 50 m²-ko lurrak erreserbatu behar dira eraikitako 115 m²-ko, eta kontuan izanik 540 m²-ko 3 lurzati direnez, 0,6 m²/m²-ko eraikigarritasuna dutenak, bada horrek esan nahiko luke 423 m² azalera aterako litzatekeela eta horietarik 220 m² berdegune eta espazio libretarako gorde beharko liratekeela. Metro kopuru hori gehiegizkotzat jotzen da, izan ere, gurea 500 biztanletik beheitiko herria izanik, badituelako ondoan behar adina berdegune eta espazio libre.

203 m²-ko lurra laga da toki ekipamendutarako, ekialdean, erabilera anitzeko ekipamendurako lurraren ondoan, halako moldez non 405 m²-ko lurzati bat geldituko baita, guztira 15 m x 27 m-ko azalerakoa.

-Aparkalekuak:

Etxebizitza bakoitzeko aparkatzeko 4 plaza sortu dira, horietako 1 lurzatiaren barrenean eta gainerakoak eremu publikoan.

-Hezkuntza edo osasun arloko ekipamendua:

Ez dago arlo horretako beharrik, herriko egungo ekipamenduak aski baitira.

-Hirigintza arauak.

1. eremu homogeneoko hirigintzako arau partikularrak aplikatuko dira.

-Lerrokadurak eta sestrak: planoan zehaztutu dira. Sarrerako kalearen parekoak nahitaezko lerrokadurak dira, lurzatiaren itxituretik 5 m-ko atzeraemangunea egonen delarik. Erakinaren gainerako lerrokadurak, berriz, gehienekoak dira.

-Gehieneko azalera solairuko: 168 m² etxebizitza bakoitzeko.

-Eraikigarritasuna: 0,6 m²/m².

-Tipologia: familia bakarreko etxebizitza bakartua.

-Gehieneko solairu kopurua: S + BS + 1 + atikoa, estalkia 4 isurkikoa denean izan ezik, halakoetan S + BS + 2 onartuko baita.

-Gutxieneko solairu kopurua: BS.

-Gehieneko garaiera: 8 m, S + BS + 1 bada eta 9,5 m BS + 2 bada.

Ordenantzak eta Udal Planeko eraikuntzako baldintzak aplikatuko dira, baita Udal Planeko hirigintzari buruzko ordenantza ere.

Hiri lurzoruari erantsitako lurra 3 lurzatitan banatuko da, borondatezko birzatiketako jarduketa sistema erabilita zehaztuko baitira.

Urbanizazio proiektua prestatu beharko da eta ez da xehetasun azterlanik beharko, eraikina dokumentazio honetan definituta dagoelako jada.

4 urteko gehieneko epea egonen da urbanitzeko eskubidea eskuratzeko, honako aldaketa honen behin betiko onespen erabakia :bon.ean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Ez da eperik ezarri eraikitzeko lizentzia eskatzeko.

Abaigarren, 2011ko otsailaren 22an.-Alkatea, M.ª Clara Gurrea Lanz.

Iragarkiaren kodea: L1103334