48. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiaren deuseztapena, ingurumen osasuneko teknikari izateko 6 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren aldaketari dagokiona

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko otsailaren 15ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 15-FEB-11 (11/PR).

"Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko irailaren 9an hartu erabakiaren bidez, onetsi egin zen ingurumen osasuneko teknikari izateko 6 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia eta, ondoren, 2008ko irailaren 29ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Delako deialdiaren aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri zen, Tokiko Gobernu Batzarrak baietsi zuena, 2008ko azaroaren 18an, eta horren ondorioz, aldatu egin zituen 2.1.c) eta 2.2.c) atalak. Halaber, hogeita hamar egun naturaleko epea zabaldu zuen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eskabideak aurkez zitezen. Aldaketa hori 2008ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 8an.

Egintza horren aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri zen, ezespena jaso zuena Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko uztailaren 28an hartutako erabakiaren ondorioz.

Berraztertzeko errekurtsoaren ezespenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri zen Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua eta horren gaineko ebazpena eman zen 2010eko irailaren hamahiruan. Erabaki horren bidez baietsi egin zen gora jotzeko aipatu errekurtsoa eta deuseztatu egin zen Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko uztailaren 28an hartutako erabakia.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea iragan denez, irmo bilakatu da Nafarroako Administrazio Auzitegiak 2010eko irailaren 13an eman ebazpena eta, hortaz, bidezkoa da Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko azaroaren 18an hartutako erabakia deuseztatzea, 2.1.c) eta 2.2.c) atalak aldatzen zituen hura.

Horiek horrela, erabaki da Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko azaroaren 18an hartutako erabakia deuseztatzea, 2.1.c) eta 2.2.c) atalak aldatzen zituen hura.

Iruñean, 2011ko otsailaren 15ean.-Zinegotzia eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L1103327