48. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

269/2011 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2010eko abenduaren 23an emandako 1929 Ebazpenaren akatsak zuzentzen dituena. Azken ebazpen honen bidez onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikaria (Informatika Zerbitzua), Hezkuntza Berrikuntzaren Goi Mailako Ikastegiari atxikia, izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2010eko abenduaren 23an emandako 1929 Ebazpenak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikaria (Informatika Z.), Hezkuntza Berrikuntzaren Goi Mailako Ikastegiari atxikia, izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onesten duenak (2011ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 10ekoa), bere oinarrietan akatsak dituela erreparaturik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 105.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz akats horiek zuzenduko dituen ebazpena hartu behar da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.-Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2010eko abenduaren 23an emandako 1929 Ebazpenaren 1.1 Oinarria zuzentzea.

Honela dioen tokian:

"Deialdi honen xedea da Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikaria (Informatika Zerbitzua) Hezkuntza Berrikuntzaren Goi Mailako Ikastegiari atxikia izateko lanpostu huts bat, plantilla organikoan 488 zenbakia duena, oposizio-lehiaketaren bidez betetzea".

Honela esan behar du:

"Deialdi honen xedea da Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikaria (Informatika Zerbitzua) Hezkuntza Berrikuntzaren Goi Mailako Ikastegiari atxikia izateko lanpostu huts bat, euskara eskakizuna duena eta plantilla organikoan 488 zenbakia duena, oposizio-lehiaketaren bidez betetzea".

Bigarrena.-Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2010eko abenduaren 23an emandako 1929 Ebazpenaren 2.1 Oinarriari f) atal hau erantsi zaio:

"Hautaprobetara onartuak izateko, izangaiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

f) Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) edo titulu ofizial baliokidea edukitzea".

Hirugarrena.-Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2010eko abenduaren 23an emandako 1929 Ebazpenaren 3.3 Oinarriari d) atal hau erantsi zaio:

"Behar bezala betetako eskabideari, ondoko agiri hauek erantsiko zaizkio:

d) EGA) Euskararen Gaitasun Ofizialaren Agiriaren edo titulazio ofizial baliokidearen kopia".

Laugarrena.-Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak abenduaren 23an emandako 1929/2010 Ebazpenaren 7.1 A.1 Oinarria zuzentzea.

Honela dioen tokian:

"Lehen proba: nahitaezkoa eta baztertzailea izango da. Aukera anitzeko galderak deituriko motako test bat izango da, erantzun zuzen bakarreko galderak dituena, deialdi honetako I. Eranskinean ezarririko gai-zerrendan, bai berariazko atalean bai orokorrean, datozen gaien gainean. Galdetegian huts egindako erantzunak modu negatiboan balioetsi probak hasi baino lehenago epaimahaiak erabakiko duen proportzioan. Proba hau egiteko denbora, gehienez ere, bi ordukoa izango da".

Honela esan behar du:

"Lehen proba: nahitaezkoa eta baztertzailea izango da. Gaiak garatzeko galderak dituen galdetegi bat izango da. Gaiak II. eranskinean biltzen dira, bai berariazko atalean bai orokorrean. Proba hau egiteko denbora, gehienez ere, bi ordukoa izango da".

Bosgarrena.-Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2010eko abenduaren 23an emandako 1929 Ebazpenaren 7.1 A.3 Oinarria zuzentzea.

Honela dioen tokian:

"Hirugarren proba: nahitaezkoa eta baztertzailea izango da. Epaimahaiak proposatuko duen kasu teoriko-praktiko bat, gai zerrendan agertzen diren gaiekin lotura duena, bai eta lanpostuari dagozkion eginkizunekin ere. Laugarren proba egiteko epea ez da 2 ordutik gora luzatuko. Izangai bakoitzak irakurri eta defendatuko du ariketa hau epaimahaiaren aurrean, jendaurreko ekitaldian".

Honela esan behar du:

"Hirugarren proba: nahitaezkoa eta baztertzailea izango da. Epaimahaiak proposatuko duen kasu teoriko-praktiko bat, gai zerrendan agertzen diren gaiekin lotura duena, bai eta lanpostuari dagozkion eginkizunekin ere. Hirugarren proba egiteko epea ez da 2 ordutik gora luzatuko. Izangai bakoitzak irakurriko du ariketa hau Epaimahaiaren aurrean, jendaurreko ekitaldian."

Seigarrena.-3.5, 7.1 B Oinarriak "Lehiaketa-aldia" 2.1 b) eta c) eta 7.2 atalak kenduko dira, euskararen ezagupen maila neurtzeko probari buruzkoak guztiak.

Zazpigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Zortzigarrena.-Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2011ko otsailaren 16an.-Errektorea, Julio Lafuente López.

Iragarkiaren kodea: F1103762