48. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

240/2011 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2010eko abenduaren 9an emandako 1860 Ebazpenaren akatsak zuzentzen dituena. Azken ebazpen honen bidez onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikaria O.L., Kontu-ikuskaritza, Antolamendu eta Kalitate Unitateari atxikia, izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2010eko abenduaren 9an emandako 1860 Ebazpenak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikaria O.L., Kontu-ikuskaritza, Antolamendu eta Kalitate Unitateari atxikia, izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onesten duenak (2011ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 9koa), bere oinarrietan akatsak dituela erreparaturik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 105.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz akats horiek zuzenduko dituen Ebazpena hartu behar da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehena.-Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2010eko abenduaren 9an emandako 1860 Ebazpenaren 4.1 Oinarria zuzentzea.

Honela dioen tokian:

"Tasari dagokiona eskudirutan ordainduko da, edo bestela, transferentzia egingo da, Nafarroako Kutxaren 2045.0000.44.1100110959 zenbakiko kontu korrontera. Ordainagirian izangaiaren datuak eta "Hautaprobak - Teknikaria (Informatika Zerbitzua) Hezkuntza Berrikuntzaren Goi Mailako Ikastegiari atxikia" adierazpena agertu beharko dira".

Honela esan behar du:

"Tasari dagokiona eskudirutan ordainduko da, edo bestela, transferentzia egingo da, Nafarroako Kutxaren 2045.0000.44.1100110959 zenbakiko kontu korrontera. Ordainagirian izangaiaren datuak eta "Hautaprobak - teknikaria O.L., Kontu-ikuskaritza, Antolamendu eta Kalitate Unitateari atxikia" adierazpena agertu beharko dira.

Bigarrena.-Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2010eko abenduaren 9an emandako 1860 Ebazpenaren 7.1 A.4 Oinarria zuzentzea.

Honela dioen tokian:

"Laugarren proba: Nahitaezkoa eta baztertzailea izango da.

Kasu praktiko edo/eta teoriko-praktiko bat edo gehiago ebatzi beharko dituzte izangaiek. Kasu horiek ebazteko epaimahaiak izangaiei zenbait aukera teknologiko emango die hautatzeko; I. eranskinean azaltzen diren gaiekin lotutako jakintza eremuetakoak, eta deialdiko lanpostuari datxezkion eginbeharrekin loturikoak.

Lehen ariketa egiteko denbora ezin izango da bost ordu baino luzeagoa izan.

Epaimahaikoek ariketak irakurriko dituzte eta gero izangaiei dei egingo diete ariketa irakurri eta defenda dezaten epaimahaiaren aurrean, jendaurreko ekitaldian. Ariketa osorik irakurri eta gero, epaimahaiak egokitzat hartzen dituen galderak egingo ditu, gehienez ere hogeita hamar minutuz, zehazteko noraino egokitzen den proposaturiko soluzioa, izangaiak duen ezagutza-maila I. eranskineko programan dauden gaiei buruz, eta lanpostuko eginkizunetan aritzeko duen egokitasunari buruz. Arbela edo antzeko elementuren bat erabili ahalko da.

Epaimahaiak ariketa honetan balioetsiko du proposaturiko soluzioaren kalitate teknikoa, sistematika, izangaiak duen analisi-gaitasuna eta idatzizko eta ahozko adierazpena, bai eta programari buruz duen ezagutza ere".

Honela esan behar du:

"Laugarren proba: Nahitaezkoa eta baztertzailea izango da.

Izangaiek kasu teoriko eta/edo teoriko-praktiko bati edo batzuk ebatzi beharko dituzte, eta kasu horiek programaren Zati Espezifikoko gaiekin zerikusia izango dute.

Lehen ariketa egiteko denbora ezin izango da bost ordu baino luzeagoa izan. Izangai bakoitzak irakurri eta defendatuko du ariketa epaimahaiaren aurrean, jendaurreko ekitaldian, eta epaimahaiak egokitzat hartzen dituen galderak egingo ditu".

Hirugarrena.-7.1.B Oinarria "Lehiaketa-aldia" B.3.1 atala zuzentzea.

Atal hau kenduko da: a) "Informatikako Lizentziadun edo Ingeniari titulua, edo Telekomunikazio Ingeniari titulua izateagatik, edo eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen erdiesteko egoeran izateagatik, 2 puntu titulu bakoitzeko".

Eta honela dioen tokian:

"b) Lizentziadun, Ingeniari, Arkitekto edo baliokidea den titulua izateagatik, edo eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen erdiesteko egoeran izateagatik, puntu 1 titulu bakoitzeko.

c) Diplomadun, Ingeniari Tekniko, Arkitekto Tekniko edo baliokidea den titulua izateagatik, edo eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen erdiesteko egoeran izateagatik, 0,5 puntu titulu bakoitzeko".

Honela esan behar du:

"b) Lizentziadun, Ingeniari, Arkitekto edo baliokidea den titulua izateagatik, edo eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen erdiesteko egoeran izateagatik, 1, 5 puntu titulu bakoitzeko.

c) Diplomadun, Ingeniari Tekniko, Arkitekto Tekniko edo baliokidea den titulua izateagatik, edo eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen erdiesteko egoeran izateagatik, 1 puntu titulu bakoitzeko".

Laugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Bosgarrena.-Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2011ko otsailaren 10ean.-Errektorea, Julio Lafuente López.

Iragarkiaren kodea: F1103760