45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak otsailaren 9an emandako 61/2011 Foru Aginduarena. Agindu horren bidez, eskaera bakarraren aurkezpena arautzen da, 2011ko kanpainarako, honako hauek direla eta: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) finantzatutako nekazaritza eta abeltzaintzako ordainketa zuzenak, Nafarroako Landa Garapenaren Programako zenbait laguntza, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura finantzatutako nekazaritzaren eta ingurumenaren arloko laguntzak, bai eta ordainketa bakarraren eskubideak lagatzearen jakinarazpenak, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak eta zenbait laguntza ordainketa bakarraren araubidean sartzea ere.

Akatsak atzeman baitira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 9ko 61/2011 Foru Aginduaren testuan (2011ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 25ekoa), bidezkoa da horiek zuzentzea, foru agindu horren akats zuzenketa argitaratuz.

Aginduen 3. puntuan, 188.000 euro dioen tokian 185.000 euro behar du.

Aginduen 8. puntuan, "520.000 euroko kreditua baimentzea, abeltzaintzako produkzio iraunkorretarako laguntzaren 2011ko deialdirako ..." dioen tokian, honako hau behar du: "520.000 euroko kreditua baimentzea, behi ume-hazleen primarako laguntza osagarriaren 2011ko deialdirako ..."

Iruñean, 2011ko otsailaren 25ean.-Idazkari tekniko nagusia, Joseba Asiain Albisu.

Iragarkiaren kodea: F1103610