45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

93/2011 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko B-1 unitate morfologikoaren xehetasun azterlana, Erripagaña Desarrollo Urbano, S.L.k sustatua, behin betiko onesten duena.

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak 2010eko urriaren 28an emandako1639 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren B-1 unitate morfologikoaren xehetasun azterlana, Erripagaña Desarrollo Urbano, S.L.k sustatua.

Ebazpen hori 2010eko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 29an, eta xehetasun azterlana hogei egunez egon zen jendaurrean. Ez zen alegaziorik jaso epe horretan.

Ikusirik Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak egindako txostena, eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Behin betiko onestea Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko B-1 unitate morfologikoaren xehetasun azterlana, Erripagaña Desarrollo Urbano, S.L.k sustatua.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epe horiek ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Erripagaña Desarrollo Urbano, S.L.ri eta Burlatako, Uharteko, Eguesibarko eta Iruñeko udalei igortzea, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko otsailaren 3an.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

Iragarkiaren kodea: F1102137