45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 1046/10 autoak

Virginia Alvarez-Buylla Naharro andreak, Bilboko (Bizkaia) Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut:

Juan Andres Torre Peña jaunak eskaturik, Asistencia Medio Ambiental, S.L. enpresaren aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu diren 1046/10 autoen barnean, honako hau eman da:

Zitazio zedula.

Zitatzeko agindu duen agintaria: Bilboko (Bizkaia) Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Zein auzitan: goian aipatutakoan.

Noiz eman den horretarako ebazpena: 2010eko abenduaren 15ean.

Zitatzen den pertsona: Asistencia Medio AmbientaL S.L., alderdi demandatu gisa.

Helbidea: Erriberriko industrialdea, 3139 Erriberri (Nafarroa).

Zitazioaren xedea: alderdi demandatu gisa parte hartzea adiskidetze-ekitaldian eta, beharrezkoa bada, judizioan.

Non agertu behar duen: epaitegi honetako bulego judizialean, goian aipatutako helbidean, 9. judizio-aretoan (lehen solairua).

Eguna eta ordua: 2011ko martxoaren 14an, goizeko 11:20an.

Legezko ohartarazpenak:

1.-Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bazara, horrek ez du galaraziko adiskidetze-ekitaldia eta judizioa egitea, eta judizioak aurrera jarraituko du, auzi-iheslaria zarela deklaratu beharrik izan gabe (Lan Prozedurari buruzko Legearen 83.3 artikulua).

2.-Erabili nahi dituzun frogabide guztiak eraman behar dituzu judiziora (Lan Prozedurari buruzko Legearen 82.2 artikulua).

3.-Alderdi demandatzaileak zure esku dagoen agiriren bat froga moduan proposatu eta epaitegiak onartu badu, aurkeztu egin beharko duzu. Bidezko arrazoirik gabe aurkezten ez baduzu, erabakitako frogari dagokionez kontrako alderdiak egiten dituen alegazioak frogatutzat jo ahalko dira (Lan Prozedurari buruzko Legearen 94.2 artikulua).

5.-Pertsona fisikoen edo erakunde sozialen ordezkaritza notario-ahalordearen bidez frogatu behar da, edo bestela idazkari judizialaren aurrean izendatu behar da ordezkaria.

6.-NANa, pasaportea edo egoiliar txartela ekarri behar duzu ekitaldira.

Bilbon (Bizkaia), 2010eko abenduaren 15ean.

Idazkari judiziala.

Asistencia Medio Ambiental S.L.

Erriberriko industrialdea.

Beireko errepidea A.R. 1, 365. lurzatia, 8. industria nabea, 3139 Erriberri (Nafarroa).

Eta Asistencia Medio Ambiental S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin. Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Bilbon, 2011ko otsailaren 10ean.-Idazkari judiziala, Virginia Alvarez-Buylla Naharro andrea.

Iragarkiaren kodea: J1103409