45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
3. EPAITEGIA

Ediktua. 1221/2010 jabari-espedientea

Jorge Navarro Fernández jaunak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 1221/2010 jabari-espedientearen prozedura bideratzen ari da, Zarrakazteluko Udalak eskaturik, honako finka honen segidako traktua berriro hasteko:

Hiri finka, Zarrakazteluko Kale Nagusiko 27an. Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 637. liburukia, 114. orria, Zarrakazteluko 15. liburua.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, Bernardino Garde Iriarte jaunaren eta Victoria Garde Esténoz andrearen jaraunsle ezezagunei, Lucía Vázquez Navarro andreari eta eskatutako inskipzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Tuteran, 2011ko urtarrilaren 31n.-Idazkaria, Jorge Navarro Fernández.

Iragarkiaren kodea: J1102139