45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 200/2010 prozedura

Pedro Pablo Sangucho Caguanok eskaturik, kaleratzea dela-eta, Aerosleep Baby S.L.ren aurka titulu judizialak betearazteko epaitegi honetan bideratu den 200/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Lehenbizikoa: Pedro Pablo Sangucho Caguanoren eta Aerosleep Baby S.L.ren arteko lan harremana ebazpen honen egunean amaituta dagoela adieraztea, eta enpresa kondenatzea langileari diru kopuru hauek ordaintzera:

Kalte-ordaina (oker edo hutsik ezean): 1.451,62 euro.

Tramitazioaldiko soldatak (oker edo hutsik ezean): 5.876,88 euro. (2010eko abuztuaren 15etik 2011ko urtarrilaren 28ra arte).

Bigarrena: diru kopuru horiek ordaintzen ez badira, betearazpen honetan jada erabaki baita betearazpen agindu orokorra ematea eta betearazpena abiaraztea, PZLaren 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen dekretuari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakundeetako datu-baseen aplikazio informatikoak. Zorraren printzipala 7.328,50 euro da, interesak 439,71 euro eta kostuak 732,85 euro, azken zenbateko horiek behin-behinekoz kalkulatuta Lan Prozedurari buruzko Legearen 249. artikuluan ezarritako moduan.

Ebazpen hau alderdiei jakinaraz bekie, adieraziz haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dezaketela, epaitegi honi zuzendua, ebazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Maite Alejandro Aranzamendi Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko epaile magistratuak. Fede ematen dut.

Eta Aerosleep Baby, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 28an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1102050