45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 729/2009 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: M. Nieves Julian Manzanok eskaturik, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta Boutique Broker, S.L. enpresaren aurka, aldi baterako ezintasunerako gizarte segurantza dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 729/2009 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Osorik baiesten dut María Nieves Julián Manzano andreak Boutique Broker, S.L. enpresaren eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, deklaratzen dut auzi-jartzaileak eskubidea duela, gertakizun arruntaren ondoriozko aldi baterako ezintasunagatik, 2009ko maiatzaren 8tik 2010eko urtarrilaren 18ra bitartean (bajaren laugarren egunetik alta egunera arte) sorrarazitako subsidioa jasotzeko, eta enpresak 401,65 euro ordaindu behar dizkiola, eta demandatutako Institutuak, berriz, 5.170,81 euro, guztira 5.572,46 euro. Prestazioa arautzeko oinarria 55,785 euro da, salbu eta 2009ko azaroaren 14tik (lan kontratua amaitu zen eguna) 2010eko urtarrilaren 18ra bitartean, aldi horretan langabeziako prestazioaren gehieneko zenbatekoa (35,8815 euro) izan baita subsidioa kalkulatzeko oinarria. Demandatuak kondenatzen ditut deklarazio horri men egitera, beren legezko erantzukizunen arabera, eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala kondenatzen dut prestazioa ordaintzera, deusetan ukatu gabe berreskaera-eskubidea erabili ahal izatea enpresaren aurka.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi epai honen aurka bidezko dela erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen 3160.0000.65.0729.09 kontuan, Banestoren edozein bulegotan, 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina oraingoan 3160.0000.67.0729.09 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru sarrera banku-transferentziaren bidez egiten bada, 0030 1846 42 0005001274 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Erakunde kudeatzaileak, errekurtsoa jartzen badu, frogatu beharko du prestazioa ordaintzen hasi dela eta errekurtsoa tramitatu bitartean ordaintzen jarraituko duela.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Boutique Broker, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko otsailaren 7an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1102193