45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 201/2010 prozedura

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: María Coro Roldan Sanz De Galdeanok eskaturik, kaleratzea dela-eta, Yardbrid, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 201/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Ikusirik goian aipatutako legezko manuak eta oro har kasu honetan aplikatzekoak diren gainerakoak,

Xedapen zatia

Lehenbizikoa: Maria Coro Roldan Sanz De Galdeanoren eta Yardbrid, S.L.ren arteko lan harremana ebazpen honen egunean amaituta dagoela adieraztea, eta enpresa kondenatzea langileari diru kopuru hauek ordaintzera:

-Kalte-ordaina: 33.648,34 euro.

-Tramitazioaldiko soldatak: 9.228,60 euro.

Bigarrena: diru kopuru horiek ordaintzen ez badira, betearazpen honetan jada erabaki baita betearazpen agindu orokorra ematea eta betearazpena abiaraztea, PZLaren 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen dekretuari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakundeetako datu-baseen aplikazio informatikoak. Zorraren printzipala 42.876,94 euro da, interesak 2.572,61 euro eta kostuak 4.287,69 euro, azken zenbateko horiek behin-behinekoz kalkulatuta Lan Prozedurari buruzko Legearen 249. artikuluan ezarritako moduan.

Ebazpen hau alderdiei jakinaraz bekie, adieraziz haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dezaketela, epaitegi honi zuzendua, ebazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Luis Gabriel Martínez Rocamora Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko epaile magistratu jaunak. Fede ematen dut.

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Luis Gabriel Martínez Rocamora Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko epaile magistratu jaunak. Fede ematen dut.

Sinatuak: epailea eta idazkaria.

Eta Yardbrid, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 27an.-Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1102236