45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 208/2010 prozedura

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Mari Carmen Aranguren Cíak eskaturik, diru kopuru bat dela eta, Limpiezas Industriales Velate, S.L.ren eta Limpiezas Marezpe, S.L.ren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 208/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Ikusirik goian aipatutako legezko manuak eta oro har kasu honetan aplikatzekoak diren gainerakoak, erabaki da:

Betearazpenpeko Limpiezas Industriales Velate, S.L. eta Limpiezas Marezpe, S.L. enpresen erabateko kaudimengabezia deklaratzea zor hauei aurre egiteko:

Limpiezas Industriales Velate, S.L.: 495,39 euroko printzipala eta 51,15 euro berandutzagatik, guztira 546,54 euro, gehi 32,79 euro interesetarako eta 54,65 euro kostuetarako.

Limpiezas Marezpe, S.L.: 342,15 euroko printzipala eta 35,31 euro berandutzagatik, gehi 495,39 euro (lehenbizikoarekin solidarioki), guztira 872,85 euro, gehi 52,37 euro interesetarako eta 87,285 euro kostuetarako. Kaudimengabezia betearazpen honen ondorioetarako deklaratzen da, deusetan galarazi gabe prozedurari jarraipena ematea, enpresek hobera egiten badute.

Behin ebazpen hau irmo bihurtzen denean, artxiba bitez jarduketa hauek, erregistro liburuetako baja eta estatistikarako idatzoharra egin ondoren.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela organo judizial honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du eteteko ondoriorik sortuko (LPLaren 186.1 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa, "31 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hori erabaki eta sinatzen dut.

Idazkaria

Eta Limpiezas Industriales Velate S.L.ri eta Limpiezas Marezpe S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 28an.-Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez De Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1102084