45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua

Titulu ez judizialak betearazteko 131/2010 prozedura

Rosa M. Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: José Luis Barandalla Rapunek eskaturik, Senur Constructora S.L. enpresaren aurka, adiskidetze administratiboaren ekitaldian hitzartutakoaren betearazpena dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 131/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Ikusirik goian aipatutako legezko manuak eta oro har kasu honetan aplikatzekoak diren gainerakoak, erabaki da:

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Senur Constructora S.L.ren kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zorraren printzipala 1.800,00 euro da, interesak 108,00 euro eta kostuak 180,00 euro, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

1.-Lan Prozedurari buruzko Legearen 274.5 artikuluan ezarritakoarekin bat (Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/03 Legearen bidez onetsitako testuaren arabera), argitara bedi ebazpen hau Merkataritza Erregistroaren Aldizkarian.

2.-Kaudimengabeziaren deklarazio hori ikusirik, eta kontuan izanik haren ondorioz betearazpen-prozedura eten eginen dela, premiamendu-bidean aurrera egitea alferrikakoa baita goian azaldutako arrazoiengatik, eta, ondorioz, ez dela ofizioz erabakiko behinola egindako aurreneurrizko enbargo-idatzoharren luzapenik, alderdi betearazleari eta Soldatak Bermatzeko Funtsari aditzera ematen zaie betearazpenari berriro ekiteko eskatzen ahal dutela, aurreneurrizko enbargo-idatzohar horien luzapenak lortzeko xede bakarrarekin, eta hori Hipoteka Legearen 86. artikuluan ezarritako epean eta moduan eskatu behar luketela, izan ere, manu horrek lau urteko iraungitze-epea ezartzen baitu halako idatzoharretarako.

Behin ebazpen hau irmo bihurtzen denean, artxiba bitez jarduketa hauek, erregistro liburuetako baja eta estatistikarako idatzoharra egin ondoren.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela organo judizial honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du eteteko ondoriorik sortuko (LPLaren 186.1 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa, "31 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hori erabaki eta sinatzen dut. Idazkaria.

Eta Senur Constructora S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko otsailaren 2an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1102025