45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 366/10 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela ebasketa-falta batengatik (623), eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

549/2010 epaia.

Iruñean, 2010eko azaroaren 23an.

Rebeca Esther Alonso Adrian andreak, Iruñeko Instrukzioko 5. Epaitegiko epaile magistratuak, ebasketa-falta batengatik Jaione Ilarduya Oscozen aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 366/2010 falta-judizioan, eta ondoko epaia eman du. Salatzailea Carlos Lacalle Labat izan da; Fiskaltzak parte hartu du.

Epaitza:

Jaione Ilarduya Oscoz kondenatzen dut, saiakuntza mailan ebasketa-falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, berrogei eguneko isuna ordaintzera, egunero sei euroko kuota eta guztira berrehun eta berrogei euro, hain zuzen. Zigor Kodearen 53. artikuluko erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen du.

Jaione Ilarduya kondenatzen dut prozedura honen tramitazioan sortutako kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta fiskaltzari eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Jaione Ilarduya Oscozi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko otsailaren 3an.-Epaile magistratua, Rebeca Esther Alonso Adrian.

Iragarkiaren kodea: J1102099