45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 85/2010 berehalako falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan berehalako falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketagatik (623), eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

614/10 epaia. Iruñean, 2010eko abenduaren 28an.

Rebeca Esther Alonso Adrian andreak, Iruñeko Instrukzioko 5. Epaitegiko epaile magistratuak, ebasketa-falta batengatik Miguel Ángel Lazcano Merloren aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 85/10 berehalako falta-judizioan, eta ondoko epaia eman du. Salatzailea María Coro Sanz Torquemada izan da; Fiskaltzak parte hartu du.

Epaitza:

Miguel Ángel Lazcano Merlo kondenatzen dut, saiakuntza mailan ebasketa-falta baten egilea eta erantzule kriminala izateagatik, zeina Zigor Kodearen 623.1 artikuluan zehazturik baitago, hamabost eguneko isuna ordaintzera, egunero 6 euroko kuota eta guztira laurogeita hamar euro, hain zuzen. Zigor Kodearen 53. artikuluko erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen du.

Miguel Ángel Lazcano Merlo kondenatzen dut Burlatako Eroski Center saltokiaren legezko ordezkariari sei euro eta laurogeita hamahiru zentimoko kalte-ordaina ematera.

Miguel Ángel Lazcano Merlo kondenatzen dut prozedura honetako kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Eta Miguel Ángel Lazcano Merlori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko otsailaren 2an.-Epaile magistratua, Rebeca Esther Alonso Adrián.

Iragarkiaren kodea: J1102055