45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 301/2010 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, kalteengatik eta ordena publikoaren aurka aritzeagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

35/2011 epaia. Iruñean, 2011ko otsailaren 1ean.

Mari Paz Benito Osés andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, kalte-falta batengatik eta ordena publikoaren kontrako falta batengatik bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 301/2010 falta-judizioan. Bertan parte hartu dute, batetik, Fiskaltzak, akzio publikoaren ordezkari gisa, eta bestetik, inplikatu gisa, 1059, 1027 eta 1060 zenbakiak dituzten foruzainek, eta salatuak, Jerome Etcheverryk. Azken hori ez da agertu, legezko zitazioa egin zaion arren.

Epaitza:

Jerome Etcheverry kondenatzen dut, kalte-falta baten eta ordena publikoaren aurkako falta baten egile eta erantzulea den aldetik, lehenbizikoagatik egunero 9 euroko isuna ordaintzera 20 egunez eta bigarrenagatik egunero 9 euroko isuna ordaintzera 30 egunez, hau da, guztira 450 euro ordaintzera, gehi prozesuko kostuak.

Zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, ordaindu gabe uzten dituen bi kuotagatik egun bateko atzipenaldia bete beharko du subsidiarioki dagokion espetxean.

Erantzukizun zibila dela-eta, Foruzaingoari 95,60 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Probintzia Auzitegian, jakinarazi ondoko bost egunetan, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Publiko egitea.-Epai hori eman zuen epaileak berak irakurri eta publiko egin zuen, Iruñean, 2011ko otsailaren 1ean egindako jendaurreko entzunaldian. Eta horren fede ematen dut, idazkaria naizen aldetik.

Eta Jerome Etcheverryri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko otsailaren 2an.-Idazkari judiziala, Alberto Pulido Igea.

Iragarkiaren kodea: J1102014