45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 442/2010 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela ebasketa-falta batengatik (623. artikulua), eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

605/2010 epaia.

Iruñean, 2010eko abenduaren 22an.

Nik, Inés Hualde Juvera andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, ustezko ebasketa-falta batengatik bideratu diren 442/10 falta-judizioaren jarduketak aztertu ditut. Alderdi hauek aritu dira: Fiskaltza, akzio publikoaren ordezkari gisa; Mikel Unanue Muñoa jauna, salatzaile gisa; eta Rodica Ferarita andrea, salatu gisa. Ebazpen hau eman dut:

Epaitza

Rodica Ferarita andrea absolbitu egiten dut egotzi zaion faltatik.

Prozesuko kostuak ofizioz ordainduko dira.

Jakinaraz bekie alderdiei eta Fiskaltzari.

Epai hau ez da irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke epaitegi honetan, jakinarazi eta 5 eguneko epean, Probintzia Auzitegiak ebatz dezan.

Eraman bedi jatorrizkoa epaien liburura eta erants bekie autoei lekukotza.

Eta Rodica Feraritari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko otsailaren 3an.-Magistratua, Inés Hualde Juvera.

Iragarkiaren kodea: J1102064