45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 504/2010 prozedura

Iruñean, 2011ko otsailaren 3an.

Margarita Pérez Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Elena Burguete Mira prokuradore andreak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 504/2010 auzi-prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Gabriel Bienvenido Feliz jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Rancy Sosa Nuñez andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Partez baiesten dut Burguete prokuradore andreak, Rancy Sosa Nuñez andrea ordezkatuz, auzi-ihesean den Gabriel Bienvenido Feliz jaunaren aurka jarri duen demanda, eta behin betiko neurri hauek ezartzen ditut Raniel Bienvenido Sosa adingabearentzat:

-Raniel semearen gaineko guraso-ahalaren egikaritza Rancy Sosa Nuñez andreari ematen diot.

-Semearen zaintza eta jagoletza amari ematen dizkiot.

-Ez da ezarriko aitaren eta Raniel semearen arteko bisita eta egonaldirik.

-Gabriel Bienvenido Feliz jaunak Rancy Sosa Nuñez andreari hilean 150 euro ordainduko dizkio Raniel semearen mantenurako ekarpen gisa. Diru kopuru hori hilaren lehenengo bost egunetan ordainduko du, amak adierazten duen kontuan. Zenbatekoa urtero igoko da, urtarrilean, INEk edo hura legez ordezkatzen duen erakundeak argitaratzen dituen KPIaren aldakuntzen arabera.

-Bi gurasoek erdi bana ordainduko dituzte semearen gastu bereziak.

Ez da bidezkoa kostuak inori berariaz ezartzea.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455. artikulua).

Errekurtsoa egiteko, epaitegi honetan idazkia aurkeztu beharko da bost eguneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta aurkaratzen diren alderdiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua). Errekurtsoa jartzearekin batera frogatu egin behar da organo honek Baneston duen gordailu eta kontsignazioen kontuan 50 euro sartu direla, eta ohartarazten da hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaile magistratua.

Eta Gabriel Bienvenido Feliz jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2011ko otsailaren 3an.-Idazkaria, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1102043