45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

33/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko azterketa deialdirako ordua, abenduaren 1eko 201/2010 Foru Aginduaren bidez argitaratua, aldatzen duena.

Abenduaren 1eko 201/2010 Foru Aginduak Nafarroako Gobernuaren Euskara Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2011ko deialdiak onetsi zituen. Agindu horrek lehen azterketarako -atariko probarako- data ezarri zuen: 2011ko apirilaren 9an, 10:00etan, hain zuzen.

Hainbat eratako antolaketa arazoengatik, beharrezkoa da proba hori egiteko ordua aldatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Gobernuaren Euskara Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko azterketa eguna, abenduaren 1eko 201/2010 Foru Aginduaren bidez argitaratua, aldatzea, 2011ko apirilaren 9an eginen baita, 16:30ean.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu hau igortzea Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Euskara Atalera, EGAren Bulegora, "Zubiarte euskaltegia" Helduak Euskalduntzeko Ikastegi Publikora, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentrora, Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetara, Nafarroako Urruneko Hizkuntza Eskola Ofizialera, Giza Baliabideen Zerbitzura, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskararen eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzura eta goian aipatu batzordeko eta epaimahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, foru agindu hau argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2011ko martxoaren 1ean.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F1103823