45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

2011ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Urrotz-Hiriko Udalak, 2011ko otsailaren 17an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

2011ko plantilla organikoa onesteko erabakia 2010eko azaroaren 16ko osoko bilkuran hartu zuen Udalak eta 2011ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28an, eta jendaurreko epea iragan da inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz bada, behin betikoz onetsirik gelditu da.

-Funtzionarioak. Lanpostuak:

Kargua: idazkaria; kopurua: 1. Lan harremana: funtzionarioa. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa bidez hautatua. Lanean aritzeko baldintzak: Lizoaingo, Itzagaondoko eta Urrotz-Hiriko udalen artean partekatua. Egoera: lanpostu betea. Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatera transferitua.

-Enplegatuen izenen zerrenda:

Funtzionarioak: Carlos Echarte Urtasun. Kargua: idazkaria.

Urrotz-Hirian, 2011ko otsailaren 18an.-Alkate udalburua, Fermín Julián García Gobeo.

Iragarkiaren kodea: L1103082