45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntzen deialdia, 65 urtetik gorako pertsonak
zine saioetara joan daitezen (2011. urtea)

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2011eko otsailaren 15an emandako ebazpenaren bitartez, diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia onetsi da, 2011. urtean 65 urtetik gorako pertsonak banaketa-etxeek antolatutako zine-saio arruntetara joan daitezen, betiere jarraian zehazten diren baldintza orokorrekin bat.

Diru-laguntzaren xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa, banakako ebaluazio-araubidean.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 8.400 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udaleko auzo-unitateetan.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: auzo-unitateetan, eskatutako agiriekin batera, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik aitzina, 2011ko abenduaren 31 bitarte.

Eskaerak aurkeztu ahala bideratu eta ebatziko dira, betiere xede horretarako aurrekontu krediturik izan bitartean.

Iruñean, 2011ko otsailaren 17an.-Gizarte Ongizate eta Kirol zinegotzi delegatua, Francisco Javier Lorente Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1103070