45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Tokiko Gobernu Batzarreko kideak

Castejongo Udaleko alkate udalburuak 2011ko otsailaren 14an emandako 39. ebazpenaren bidez Castejongo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko kideen osaera ezartzen da.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.1 artikuluak ezartzen duenez, "Tokiko Gobernu Batzarra osatuko dute alkateak eta zinegotzien legezko kopuruaren herenak, gehienez ere. Alkateak askatasun osoz izendatu eta kenduko ditu zinegotzi horiek eta horren berri emanen osoko bilkurari".

Castejongo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko bi kidek dimisioa aurkeztu dutela ikusirik.

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 41.3 eta 52. artikuluek ezarritako aginduak.

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.-Castejongo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena aldatzea, haren buru izanik Castejongo Udaleko alkate udalburu Francisco Javier Sanz Carramiñana, eta, hartara, kide hauek izendatzea:

1. Olga Mesa Romeo, lehen alkateordea.

2. Eva M.ª Villegas Gómez, Hezkuntzako eta Bestetako zinegotzi delegatua.

Bigarrena.-Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, nahiz eta indarra hartuko duen ebazpena sinatu eta biharamunean.

Hirugarrena.-Ebazpen hau Olga Mesa Romeori eta Eva M.ª Villegas Gómezi jakinaraztea eta horren berri ematea Udalbatzari, osoko bilkuran.

Ebazpen honen aurka aurkeztu ahalko dira:

1.-Nahi bada berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

3.-Orobat, eta aukeran, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Castejonen, 2011ko otsailaren 18an.-Alkatea udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L1103078