45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Alkatetzak, 2010eko abenduaren 21ean eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Berriobeitiko Udalarekiko lagapen hitzarmena eta udal aprobetxamenduaren %10a eskudirutan izatea, hori guztia Lotzako U.R.4 unitateari dagokionez. Sustatzaileak dira Olegario Hernández Rodríguez, Sergio Hernández Hidalgo eta Lotzako Kontzejua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 167 eta hurrengoetan, 149, 150 eta bat datozenetan, 25. artikuluan, eta 151. artikuluan, 76 eta 74. artikulei dagokienez, ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Berriobeitin, 2011ko otsailaren 8an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1103197