45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Borondatezko birzatiketa, Lotzako U.R.4 unitatean.
Hasierako onespena

Alkatetzaren 2010eko abenduaren 21ean eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Lotzako U.R.-4 unitateko borondatezko birzatiketa, Sergio Hernández Hidalgo, Olegario Hernández Rodríguez eta Lotzako Kontzejuak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Berriobeitin, 2011ko otsailaren 8an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1103193