45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

Herrilurretako aprobetxamenduen esleipenerako irizpideak,
Beiren ureztalur bilakatu diren laborantzako lurretakoak.
Hasierako onespena

Beireko Udalak, 2011ko otsailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen herrilurretako aprobetxamenduen esleipenerako irizpideak, Beiren ureztalur bilakatu diren laborantzako lurretakoak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Beiren, 2011ko otsailaren 18an.-Alkatea, Sergio Fresán Oroz.

Iragarkiaren kodea: L1103073