45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

11/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 2koa, Osasuneko kontseilariak emana, Enrique Amóztegui Hermoso de Mendoza jauna Nafarroako Ehun eta Odol Bankuko Kudeaketaren eta Giza Baliabideen zuzendariorde izendatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuaren 64.2 artikuluak xedatzen du zuzendari eta zuzendariordeak Osasuneko kontseilariak askatasunez izendatu eta kenduko dituela kargutik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Enrique Amóztegui Hermoso de Mendoza jauna Nafarroako Ehun eta Odol Bankuko Kudeaketaren eta Giza Baliabideen zuzendariorde izendatzea.

2. Foru agindu hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2011ko otsailaren 2an.-Osasuneko kontseilaria, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: F1102012