45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoak.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak azaroaren 22an emandako 3241/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendapen batzuk egin ziren, 1. mailako ofizialen edo mantentze-lanetako ofizialen lanetan aritzeko, eta izendatuei lanpostuak esleitu zitzaizkien (2010eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 22koa). Dagokion deialdia Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 75/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

José Joaquín Vaca Guergue jaunak, Ángel María Huarte Arzoz jaunak eta Oscar Hernández Vaquero jaunak gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte ebazpen haren aurka. Hori dela eta, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako edozein bide erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua; Iruña).

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 25ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1102575