45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

314/2011 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena "Agrupación Profesional de la Policía Foral de Navarra" APF sindikatuak Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren urriaren 29ko 676/2010 Foru Aginduaren aurka jarritako 20/2011 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea. Foru agindu horren bidez ezetsi egin zen Juan Manuel Zabalza Erviti jaunak, "Agrupación Profesional de Policía Foral de Navarra" ordezkatuz, jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Foruzaingoko Ikerkuntza Kriminaleko Arloko Polizia Zientifikoaren Dibisioarentzat 2010. urterako ezarritako txanden egutegiaren kontrakoa.

"Agrupación Profesional de la Policía Foral de Navarra" APF sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren urriaren 29ko 676/2010 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez ezetsi egin zen Juan Manuel Zabalza Erviti jaunak, "Agrupación Profesional de Policía Foral de Navarra" ordezkatuz, jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Foruzaingoko Ikerkuntza Kriminaleko Arloko Polizia Zientifikoaren Dibisioarentzat 2010. urterako ezarritako txanden egutegiaren kontrakoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeak legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Agrupación Profesional de la Policía Foral de Navarra" APF sindikatuak jarritako 20/2011 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian.

3. Ebazpen hau jakinaraztea "Agrupación Profesional de la Policía Foral de Navarra" APF sindikatuari, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko otsailaren 14an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1103426