45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

89/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 3koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Idoia Tajadura Tejada andrea Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseiluko kide izendatzen duena.

Otsailaren 6ko 9/2006 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseilua sortu zen, kontsultak jaso eta aholku emateko kide anitzeko organo gisa, gaiak aztertzeko, eztabaidatzeko, parte hartzeko eta aholku emateko foro moduan egituratua. Haren helburuak Foru Zuzenbide Zibila kontserbatu, eguneratu eta hedatzea eta, hura kontserbatu, aldatu eta garatzeko asmoz, prestatzen diren proiektuetan herritarren eta erakundeen parte-hartzea bultzatzea izanen dira.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak urtarrilaren 16an emandako 18/2007 Foru Aginduaren bidez kontseiluko kideak izendatu ziren, aipatu foru dekretuan xedatutakoarekin bat. Javier Ugalde Adín jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko aholkulari juridikoa izateagatik izendatua, berriki erretiratu da, eta hura ordezteko Idoia Tajadura Tejada andrea proposatu dute.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseilua sortu eta arautzen duen otsailaren 6ko 9/2006 Foru Dekretuaren 5. artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Idoia Tajadura Tejada andrea Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseiluko kide izendatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko aholkulari juridikoa izateagatik.

2. Foru agindu hau Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Legegintza eta Koordinazio Zerbitzura, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura eta Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusira igortzea.

3. Izendapena interesdunari jakinaraztea.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2011ko otsailaren 3an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1102163