44. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

9/2011 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, azaroaren 23ko 458/2010 Ebazpena aldatzen duena. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak eman eta 2010eko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 19an, argitaratutako ebazpen horretan Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan "Kalitatea kudeatzeko sistemen hedapena" izeneko programa jarraitzeko baimena eman eta "Kalitatearekiko konpromisoa" eta "Ikastetxe bikaina" aitorpenak emateko arauak ezarri ziren.

Ebazpen horretan akatsak atzeman direnez, Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu ebazpen bat onets dadila Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak azaroaren 23an emandako 458/2010 Ebazpena aldatzeko.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak azaroaren 23an emandako 458/2010 Ebazpena aldatzea, ondoren azaldu bezala:

-Ebazpenaren 10. puntuan, honela dioen tokian: "ebazpen honen 13. puntuan aipatzen den arauak ezarritako baldintzekin", honela behar du: "ebazpen honen 11. puntuan aipatzen den arauak ezarritako baldintzekin".

-Ebazpenaren 13. puntuan, honela dioen tokian: "baita ebazpen honen 14. puntutik etorritakoak bete diren ere", honela behar du: "baita ebazpen honen 12. puntutik etorritakoak bete diren ere".

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntza Berrikuntzaren Atalera eta Hezkuntza Kalitatearen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko otsailaren 1ean.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F1102001